BIHOTZ AUSARTA

Idazlea: Joanes Urkixo .

Marrazkigilea: Rober Garay .

Argitaletxea: Alfaguara, gazte literatura .

Argitaletxeko data: 1996 lehenengo argitalpena.

LABURPENA

Urtzik Oihanerekin amesten ari zen, baina bat-batean, bere aitaren oihuak esnatu zituen. Bere aitak logelan sartu eta garrasika bronka bota zion Urtziri “ustel bat ateratzen baduzu ez zara kanpamendura joango!” Eguzkia eta bero ari zen kanpoaldean, baina Urtziren bihotzean aldiz, negua zen.

Eskolako bidean,Edortarekin topatu zen. Edortak,  txuletak eskaini zizkion naturako azterketan nota on bat ateratzeko. Baina gure lagunak  ez zituen onartu. Klaseak baino lehenago, patioan, neskengana hurbildu ziren Edorta eta Urtzi. Han,  Ohiane zegoen pipak jaten  eta Urtziri pipa batzuk eman zizkion irribarre batekin.

Lehenengo orduak  asper-asper eginda pasatu zituen Urtzik.Txispas Ohianerekin tonteatzen ari zela ikusi zen Urtzik. Orduan etxera joan zen, buruko mina zuelako eta hori ez zuelako ehiago aguantatzen.

Igandean mendira joan ziren koadrilako lagunak. Bertan, Txispas Ohianeren anoraka zulo estu batetik bota zuen. Orduan, Urtzik zulotik  hartu zuen eta Ohianeri eman zion .

Hurrengo astelehenean, patioan Urtzik Ohianeri esango zion sentitzen zuena baina txirrina jo zuen eta ez zion denbora eman kontatzeko. Naturako azterketa zeukaten. Noski jende gehiena txuletekin zegoen. Urtzik ez zuen ezer ikasi, orduan burutik pasa zitzaion lehena idatzi zuen eta ondoren azterketa entregatu zuen.

Etxean, bazkaltzen ari ziren bitartean Urtzi eta aita oihuka hasi ziren.  Urtzi ez zuen bazkaldu, eta bere logelara joan zen Ohianerentzako poema bat idaztera. Arratsalde horretan, Karmeleren urtebetetze festa zen. Ohiane eta Urtzi batera dantzatu zuten. Ohianek  kontatu zion Karmele, Urtzi gustoko zuela eta bere nobia izan nahi zuela. Baina Urtzik zorabiatzen hasi zen eta etxera korriketan joan zen.

Hurrengo egunak,  ez ziren errazak izan Urtzirentzat. Arratsalde batean zinemara joan zen bakarrik. Han, Ohianerekin topatu zen eta biak batera filma ikusi zuten. Gero, Urtzik,  esan nahi zion neska bat gustatzen zitzaiola, eta berak esan zion mutil bat gustoko zuela. Urtzi Ohiane etxeraino lagundu  zuen eta han agurtu ziren.

Astelehenean, Ohiane ez zen eskolara joan . Txispas, Ohianeri buruz txarto hitz egiten ari zen. Orduan,  Ohianeren defentsan, Urtzi berarekin borrokatu zen eta odoletan utzi zuen Txispas.

Eskolaren azken egunean, Urtzi jaialdiaren eszenatokira igo zen eta poema bat jo zuen kitararekin Ohianerentzako. Geroago, Urtzi esan zion Ohianeri gustoko zuela eta berak erantzun zuen baietz, bera ere Urtzi gustoko zuela.

Azkenean, lainoen artetik eguzkia atera zen Urtzirentzat.

Ione Ruiz

Iruzkin 1 »

  1. 1

    SUAREEZ-ek dio,

    Otsaila 8, 2011 @ 7:00 pm

    ezez itsusiA DA

RSS Iruzkina · URI Jarraipena

Aipatu nahi duzuna